


Sorreratik Bieleko kalitate-, ingurumen- eta laneko segurtasun eta osasun-politikak enpresarekin harremana duten pertsonen eta erakundeen gogobetetzea lortzea izan du helburu: Bezeroak, Hornitzaileak, Langileak eta Akziodunak.
Bieleko langile guztien erantzukizuna da zehaztutako helburuak lortzea. Langileek helburu horretarako jarri diren Etengabeko Hobekuntza ekintzen bidez, enpresako kudeaketa-prozesuetan sortzen diren arazoak identifikatzen eta konpontzen dituzte.
Bieleko Ingurumen-kudeaketa eta Kalitatea segurtatzeko Sistemak fabrikazio prozesuen automatizazio ekipamendu eta instalazioen diseinurako, fabrikaziorako, eta saldu ondoko zerbitzurako ISO9001:2000 eta ISO 14001 Ziurtagiriak ditu. Euskalitekin elkarlanean, Erabateko Kalitatea / Bikaintasunean aurrera egiteko helburuarekin, Bielek kudeaketa hobetzeko erreferentzia marko gisa EFQM eredua jarraitzen du.