Biele Group Logo

Hemen zaude >> Hasiera >> Biele Group >> Nor gara >>Gure Historia

Gure Historia

Biele Taldea 1973an sortu zen, 2 ingeniariren Julian Lazkano eta Tomas Letamendia ekimenaren ondorioz. Hasiera hartan, egurraren prozesamenduaren industriarako automatizazio ekipoak eginez ekin zioten jarduerari.

1982an enpresa zabaldu egin zen, kapital handitze batekin, eta 8 lankide gehiago sartu ziren, gaur egun Bieleren Administrazio Kontseilua osatzen dutenak.

Hiru urte geroago, 1985ean, metalaren eta autoen industriari ekin zitzaion, eta hori izan zen 1990ean gaur egun Biele osatzen duten hiru atal edo sailak
antolatzearen arrazoia: Biele Wood, Biele Metal eta Biele Industrial, hain zuzen ere.

2004an enpresak Gipuzkoako ETE/PYME industria-konpainiarik onenari saria jaso zuen, soluzio teknologiko eta berritzaileen arloan egiten zuen etengabeko garapenari egindako aitorpen moduan.

2009an Biele Taldeak Marzola erosi zuen, industriarako prentsak egiten espezializatutako konpainia. Urrats estrategiko horri esker, Biele Taldeak proiektu bereiztuak “giltza eskura” eta soluzio globalak eskain ditzake, planta industrialetarako ekoizpen‑prozesu osoak eskainiz.

Gaur egunean 200 pertsonatik gora ari dira lanean Biele Taldean, eta horietatik gutxienez %55 goi-mailako teknologiako soluzioetan espezializatutako ingeniari profesionalak dira, mundu osoko konpainiarik onenentzat prozesuen automatizazio‑lineak egiten dituztenak.

Ikertuz. Berrikuntzaren bila arituz. Gure bezeroen beharrei hobekien egokitzen zaien erantzunaren bila beti ere, espezialista batek bakarrik eskain dezakeen bermearekin. Benetako lider batek. Bielek.

Logo