Biele Group Logo

Hemen zaude >> Hasiera >> Biele Wood >>Altzariak egiteko lineak

Altzariak egiteko lineak

Altzariak egitearen inguruan dagoen guztia izan da, Biele 1973an sortu zenetik, gure enpresaren oinarrizko zutabeetako bat.

Urte hauetan guztietan altzarien merkatuak eskatzen zituen behar gero eta zorrotzagoetara egokitzen joan diren soluzioak garatu ditugu, eta ondorioz, merkatuan bakarrak diren automatizazio sistemak eskaini ahal izan ditugu. Instalazio horiek altzariak egitearekin zerikusia duten esparru guztietarako soluzioak hartzen dituzte, hasi ebakitze-lanetatik eta paketatze-lanetaraino, mekanizatze, lisatze eta bernizaketa prozesuen automatizazioetatik pasatuz.

Bieleren beste puntu sendoetako bat “giltza eskura” motako plantak diseinatu eta egitea da. Bielek gidatutako diziplina anitzetako talde bat bezero bakoitzaren beharrak soluzio oso, eraginkor eta produktibo bihurtzeaz arduratzen da.

Altzariak egiteko lineak

Logo