Biele Group Logo

Hemen zaude >> Hasiera >> Biele Group >>Nor gara

Biele Group

Teknologia sinkronizazioa da. Erantzun aurreratuenak elkar lotzea da. Konponbide integralak garatzeko hainbat adimen uztartzea da. Konexio edo lotura zehatz eta fidagarriak lortzea da. Eta aldi berean, bezero bakoitzaren beharretarako malgua eta moldagarria da.

1973an jaio ginenetik, Biele Taldea handitzen joan da, bere lidergoa finkatu arte eta industria-prozesuen automatizazioan Europako erreferente izatera iritsi arte. 3 atal edo arlotan gaude antolatuak, eta horien bidez zerbitzu espezializatua ematen dugu, industria-jarduera bakoitzerako automatizazio-soluzio espezifikoak garatuz. Biele Wood, Biele Metal eta Biele Industrial, bakoitzak bere I+G sailarekin, soluziorik eraginkor eta berritzaileenak eskaintzen dituzte, behar eta arlo bakoitzerako egokituta. Orain, Marzola gehitu zaigunean, geure prentsak diseinatu eta egin ditzakegu, eta horrela, zure produkzio prozesuetan eraginkortasunik handiena bermatuko duen zerbitzu erabat integrala eskaintzeko aukera dugu.

Horrela, automatizazio industrialerako soluzioak diseinatu, egin, jarri eta mantentze-lanak egiten ditugu mundu osoko bezeroentzat. Neurrira egindako soluzioak. Berritzaileak. Aurreratuak. Seguruak.

Horrela sortzen da Bieleko teknologia sinkronizatua. Automatizazio arazo guztiak konpontzeko ahaleginen integrazioa da. Mugimendu zehatzen osaera orekatua. Produkzio-prozesuen eraginkortasun funtzional bihurtzen diren inspirazioen batura da.Azken batean beti zure zerbitzura dagoen ingeniaritza, denak behar bezala funtziona dezan. Arintasunez. Doitasunez. Eta gauzatze ezin hobearen edertasunarekin.

Kalitatea beti onena da, Europako espezialistak bakarrik egin dezakeen moduan. Bielek.

Biele Group
Synchronized Technology.

 

Logo